Koordinatzailea

Oswaldo Lorenzo

Deusto Business Schoolen Estrategia Digitaleko irakaslea

logo
logo
Osteguna
09 urr.
2014

Ongietorria eta inaugurazioa

José San Blas

Deusto Business Alumniko Zuzendari Orokorra

logo
logo

Guillermo Dorronsoro

Deusto Business Schooleko Dekanoa

logo
logo

Aitor Cobanera

Teknologia eta Berikuntza Zuzendaria - Spri

logo
logo
Osteguna
09 urr.
2014

Estrategia eta negozio-ereduak

Miguel Angel Doncel

SGOren sortzailea eta presidente exekutiboa

logo

Ikus-entzunezko sektorerako informatikaren aplikazioan dago espezializatuta. Garapen, aholkularitza eta kontsultoretzako zereginak bete ditu, 20 urtez. Soluzioak definitzen eta lan fluxuak ezartzen lan egiten du, hainbat enpresatan, horiekin lankidetzan. Enpresa hauetan, besteak beste: SKY, Molinare, BTV, Videomedia, DGT, TV3.
Gaur egun SGO zuzentzen du. Zinemarako, publizitaterako eta telebistarako ikus-entzunezkoen softwarea garatzeko Espainiako konpainia bat da. Bertan, SGO Mistika produktua, batez ere, ezaguna da, finishingean eta postprodukzio estereoskopikoan liderra delako.
17 herrialdetan du banaketa kanala, eta bezero oso garrantzitsuak ditu, besteak beste: Park Road Post, Thomson Technicolor, AXN, Fox, SKY, ESPN, RTS, RTM, Dasswerk edo estatuko beste konpainia batzuk –Telemadrid, TV3, Mediapro, Vocento, Popular TV–.
SGOk garatzen duen teknologia 50 produkzio baino gehiagotan erabili izan da, esate baterako: Peter Jackson-en "El Hobbit"en; J.J. Abrahams-en "Star Trek"en; Steven Spielberg-en "TinTin: El secreto del unicornio"en; Ridley Scott-en "Prometheus"en; Marc Webb-en "The Amazing Spiderman"en; Scott Fitzgerald-en "Gran Gatsby"en; Doug Liman-en "All you need is kill"en, etab.

logo
Osteguna
09 urr.
2014

Marketin digitala

Eneko Pol

Telefónica España, Negozio berrien zuzendaritza

logo

Gaur egun, Telefónica Españan lan egiten du, negozio berrien zuzendaritzan, eta hirugarrenentzako zerbitzu estrategiaren bidez; estrategia horren bidez, balio handiagoa eman nahi zaio movistar-ek merkatuari egiten dion eskaintzari, Interneten zerbitzu merkeen eskaintza bereziaren bidez. Halaber, joko arloak daramatza TEF Españarako, bai eta mugikorreko jokoak, RBTak eta aplikazioak ere. Sektoreko enpresa handiekin ere egin izan ditu akordioak, besteak beste, Spotiecy, Orbyt eta Nubicorekin.
Gaur egun arte, konpainiaren barruan, hainbat produktuz arduratu izan da, besteak beste, RBTs Manager, Music Content Manager, Key Account Manager eta Content Coordinator.

logo
Osteguna
16 urr.
2014

E-commerce: lineako salmentak eta teknologiak

David Ruiz

SmartUp-en bazkide sortzailea

logo

Gaur egun, SmartUp marketin digitaleko agentziaren bazkide sortzailea da. Agentzia horrek Txinan, Kolonbian, Filipinetan, Mexikon eta Perun ditu filialak. SmartUpen bezeroetako bat COFIDE da, Peruko Gobernuaren garapen agentzia bat, bai eta Kolonbiako Colpatria bankua, Mexikoko Britsh Council, Portugaleko Martifer Solar eta beste hainbat ere, besteak beste Sony, Henkel, Jhonson&Jhonson edo Bayer.
Era berean, SmartUpek startup berriak sustatzen ditu, bereak izan edo hirugarrenekin batera eginikoak izan, besteak beste, Todombarekin (hezkuntza), Socialistasekin (onlineko aholkularitza digitala) edo Todostartups-ekin (ekintzaileak) batera. Azken horretatik, ekintzailetzak gure herrialdean eta munduko gainerako herrialdeetan duen indarrari arretaz behatzen dio, bazkide sortzaile den aldetik.
Aldi berean, Smart Capital-en bazkidea da; startups berrien gaineko aholkularitza integralean oinarritzen den think tank-a da Smart Capital.
Karrera profesionalaren hasieratik, teknologia berrien sektorera lotuta egon da; lehenengo jarduera urteetan, softwareko garapen zentroen sarearen eredu globala garatu du, berezko faktoriekin edo hirugarrenekin lankidetzan, Espainiako eta Latinoamerikako hainbat lekutan, eta bezero garrantzitsuekin lan egin izan du: Telefónica, Vodafone, Orange, Sanitas, Caser, Groupama, Banco Santander, Kia Motors edo Espainiako Gobernuko Defentsa Ministerioa, besteak beste.
Netbiblo argitaletxeak 2011n argitaratu zuen “La Empresa Conectada” liburuaren egilea da.

logo

Alex Rayón

Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea

logo

Informatikaren gainean dituen ezagutzak eta prestakuntza txikitatik enpresa arlokoa den familiaren barruan bizi izan duen enpresa kudeaketarekin eta zuzendaritzarekin bateratzen ditu. 21 urterekin lehenengo startup teknologikoa sortu zuen eta, gaur egun arte, Tenzing (enpresa teknologikoa data analytics-en) eta Linked Knowledge (Deustuko Unibertsitatearen partaidetza ere baduen enpresa) garatu eta zuzendu ditu.
Gaur egun, eta Smartupekin batera eta Deustuko Unibertsitatearen laguntzarekin, enpresa arloko beste esperientzia bat martxan jartzeko fasean dago, ecommerce-aren eta onlineko negozio batean sortutako datuen analisi prediktiboen eremuetan.
Gainera, Informatikako doktorea da Deustuko Unibertsitatean, eta datu heterogeneoen analisiak egiteko eragilea garatu du, egoerak aurreikusteko.

logo
Osteguna
16 urr.
2014

Enpresaren eradalketa digitala

Oswaldo Lorenzo

Deusto Business Schoolen Estrategia Digitaleko irakaslea

logo

Oswaldo Lorenzo Ochoa irakaslea da, Estrategia Digitaleko, Operazioetako eta Informazio Sistemetako aholkularia eta autorea. Deusto Business Schooleko irakaslea. Arinago, IE Business Schooleko irakaslea izana.

Arlo horretan esperientzia zabala du, sektore askotako enpresekin (besteak beste, automobilgintza, finantza zerbitzuak, administrazio publikoa, eta energia) aholkularitza lanetan aritu da. Oswaldo Lorenzo irakasle bisitaria ere izan da: Manchester Business School (UK), IESA Business School (Venezuela), INCAE (Costa Rica), eta Bordeaux School of Management (Frantzia) ikastegietan. Esperientzia horren zati bat aldizkari espezializatuetan argitaratutako ikerlanetan jasotzen da: California Management Review, Journal of Business Ethics, Supply Chain Management Review, Communications of the Association for Information Systems, International Journal of Simulation and Process Modeling, Revista de Empresa, eta Revista Latinoamericana de Administración. Gainera, Lorenzo irakasleak bere ikerlanak nazioarteko biltzarretan aurkeztu ditu, besteak beste, The Academy of Management Meeting, American Conference in Information Systems (AMCIS), European Conference in Information Systems (ECIS), European Conference in Operations Management (EUROMA), Production and Operations Management Society (POMS) delakoetan. Hiru elkarte hauetako kide da: AIS (Association for Information Systems), Euroma (European Association for Operations Management) eta BALAS (Business Association for Latin American Studies).

logo
parte-hartzaileak
  • logo
  • logo
  • logo
  • logo
  • logo
  • logo
  • logo
© 2014 II Business Areto Digitala. Eskubide guztiak erreserbatuta| Legezko oharra

 

Icaza gela - 3 solairua - Deusto Business School
Bilbo Campusa - La Comercial eraikina) Aguirre Anai-arrebak, 2 48014

Antolatzen du:

Deusto Business SchoolAlumni La Comercial