Ikus-entzunezko sektorerako informatikaren aplikazioan dago espezializatuta. Garapen, aholkularitza eta kontsultoretzako zereginak bete ditu, 20 urtez. Soluzioak definitzen eta lan fluxuak ezartzen lan egiten du, hainbat enpresatan, horiekin lankidetzan. Enpresa hauetan, besteak beste: SKY, Molinare, BTV, Videomedia, DGT, TV3.
Gaur egun SGO zuzentzen du. Zinemarako, publizitaterako eta telebistarako ikus-entzunezkoen softwarea garatzeko Espainiako konpainia bat da. Bertan, SGO Mistika produktua, batez ere, ezaguna da, finishingean eta postprodukzio estereoskopikoan liderra delako.
17 herrialdetan du banaketa kanala, eta bezero oso garrantzitsuak ditu, besteak beste: Park Road Post, Thomson Technicolor, AXN, Fox, SKY, ESPN, RTS, RTM, Dasswerk edo estatuko beste konpainia batzuk –Telemadrid, TV3, Mediapro, Vocento, Popular TV–.
SGOk garatzen duen teknologia 50 produkzio baino gehiagotan erabili izan da, esate baterako: Peter Jackson-en "El Hobbit"en; J.J. Abrahams-en "Star Trek"en; Steven Spielberg-en "TinTin: El secreto del unicornio"en; Ridley Scott-en "Prometheus"en; Marc Webb-en "The Amazing Spiderman"en; Scott Fitzgerald-en "Gran Gatsby"en; Doug Liman-en "All you need is kill"en, etab.