Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koak, eta Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legeak, uztailaren 11koak, xedatzen dutena betetzeko, honakoak jakinarazi nahi dizkizuegu:
Emandako datuak izaera pertsonaleko datuen fitxategi automatiko batean gordeko dira. Fitxategi horren jabea Alumni La Comercial Elkartea da (Asociación de Antiguos Alumnos de La Comercial-La Comercialgo Ikasle Ohien Elkartea) eta Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean erregistratuta dago.
Datuak biltzearen xedea Alumni La Comercial Elkarteak informazioa biltzea eta aurrera eramaten dituen jarduerak kudeatzea da (Jardunaldiak, mintegiak, enplegu poltsa, Alumni direktorioa, albisteak…).
Erabiltzaileak eskubidea du bere datu pertsonalak eskuratzeko, okerrak izanez gero zuzentzeko, baliorik gabe uzteko eta besteek erabiltzea eragozteko. Horretarako, Alumni La Comerciali mezua bidali beharko dio, posta arruntez -Hermanos Aguirre 2, 48014 Bilbo- edo posta elektronikoz info@lacomercialalumni.es.
Datu pertsonalak Alumni La Comercial Elkarteko fitxategian sartzeko oniritzi argia eman behar da. Horretarako bidea erabiltzeko baldintzak onartzea da.
Fitxategiaren arduradunak konpromisoa hartzen du erabiltzaileen izaera pertsonaleko datuak legerian jasotakoaren arabera erabiltzeko, eta, bereziki:
Web honetan nabigatzearen ondorioz, eskura ditzakeen erabiltzailearen izaera pertsonaleko datuak konfidentzialtasunez erabiltzeko. Nolanahi ere, Fitxategiaren arduradunak erabiltzailearen datu pertsonalak eta beste edozein informazio eman ahal izango dizkie agintari publikoei, legez esleituta dituzten egitekoetan eskatuz gero, aplikagarriak diren xedapenen arabera.
Beharrezko segurtasun neurri teknikoak eta antolaketakoak hartzeko, datu horiek aldatu, galdu, erabili edo baimenik gabe ikustea saihesteko. Nolanahi ere, Interneteko gaur egungo segurtasun baldintzak kontuan hartuta, Fitxategiaren arduradunak ezin du bermatu hirugarrenek Erabiltzaileen informazioa legez kanpo erabiliko ez dutenik. Horrenbestez, ez Alumni La Comercialek eta ez Fitxategiaren arduradunak ez dute bermatzen eta ez dute bere hartzen hirugarrenek Erabiltzaileen informazioa aldatu, galdu, erabili, baimenik gabe ikusi edo legez kanpo erabiltzearen ondorioz sor daitezkeen edozein motatako kalteen eta galeren gaineko inongo erantzukizunik.
Erabiltzaileak Fitxategiaren arduradunari emandako datuak egunean edukitzeko konpromisoa hartzen du. Erabiltzailea da Alumni La Comerciali, Alumni La Comerciali lotutako sozietateei eta/edo hirugarrenei datuak egiazkoak, zehatzak, eguneratuak edo benetakoak ez izateak eragin diezazkiekeen kalteren eta galeren erantzule.
Nola eskuratzen dugu informazioa?
Erabiltzaile bihurtzeko kontu bat irekitzen duzunean: izena, helbide elektronikoa, enpresa, herrialdea...
Zuri buruzko informazio osagarria gehitzen duzunean zure profilean edo harreman pribatuetan, Taldeetara batzen zarenean edo bertan informazioa argitaratzen duzunean, Erantzunak ematen dituzunean edo kideen arteko bestelako komunikazioetan.
Cookieak eta beste zenbait teknologia erabiltzen ditugu ezagutzeko eta zure esperientzia pertsonalizatzeko.
Web gune guztietan bezala, interneteko zure erabileraren inguruko informazioa zuzenean jasotzen dugu: zure IP helbidea, zein guneetatik zatozen komunitatera edo zein ULRetatik ateratzen zaren, nabigatzaile mota, etab.
Eskaintzen ditugun zerbitzuei lotuta ematen diguzun informazioa gordetzen dugu, esate baterako, inkestetatik, edo zure baimenarekin egindako bestelako azterlanetatik.
Erabiltzaileak erregistratzeko prozesuan aukeratutako Erabiltzaile izena eta Pasahitza bereak dira, eta ezin zaizkio inori eman.
Erabiltzaileak Erabiltzaile izena eta Pasahitza kontuz gordetzeko konpromisoa hartzen du eta beharrezko neurriak hartuko ditu galtzea, lapurtzea, besteei zabaltzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko. Era berean, Erabiltzaile izena eta Pasahitza egoki erabiltzeko konpromisoa hartzen du eta legez kanpo eta Baldintza Orokor hauen eta kasu bakoitzean aplikagarri diren Baldintza Berezien kontra erabiltzearen erantzule bakarra izango da.
Alumni La Comercial Komunitateko enplegu poltsari dagokionez, erabiltzaileak badaki eta onartzen du Alumni La Comercial Komunitatearen Enplegu poltsaren bidez enplegua eskaintzen duten enpresei curriculum vitaeko datuak bidal diezazkiela.
Zertarako erabiltzen dugu emandako informazioa?
Zure informazioa beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko eta haiekin harremanetan jartzeko aukera emateko edo zure datuak Elkartearekin batera zerbitzu konbinatuak eskaintzen dituzten hirugarrenei emateko.
Gurekin duzun kontua kudeatzeko eta zuri eta beste erabiltzaileei eskaintzen dizuegun zerbitzua pertsonalizatzeko.
Gure zerbitzuen inguruko informazioa posta elektronikoz eta web guneko oharren bidez bidaltzeko.
Zuk baimendutako datuak bilaketetan argitaratzeko (tresna honen erabilgarritasuna handitzeko, gutxienez zure izen-abizenak eta promozioa argitaratzeko baimena ematea proposatzen dizugu).
Ez dizkiegu zure datuak publizitate helburua duten hirugarrenei salduko, alokatuko edo emango. Beste erabiltzaileek harremanetarako zein datu ikus ditzaketen kontrola dezakezu, zure profilean (Lehentasunak).
Kontuan hartu behar duzu zerbitzu batzuk eskaintzeko (esate baterako, Alumni Onuretan beste erakunde batzuen beherapenak izateko), zure informazioa hirugarren horiekin bana dezakegula, ordainketak prozesatzeko orduan.
Beti izango duzu aukera:
Zure datuak berrikusi, hobetu edo editatzeko, profilaren orriaz baliatuz.
Profilean zein informazio ikusiko den aukeratzeko.
Komunitatean beste erabiltzaile batzuengandik jasotako mezuak kontrolatzeko.
Zure konfigurazioa aldatzeko, ikusgarritasuna kontrolatzeko helburuarekin.
Alumni La Comercialgo zure kontua ixtea eskatzeko.
Erabiltzaileak betebeharrak ditu komunitateko gainerako kideekin eta komunitatea gaizki ez erabiltzeko konpromisoa hartzen du. Besteak beste, ez du komunitatea erabiliko beste kideei nahi ez dituzten mezuak helarazteko, iraintzeko, erasotzeko edo beste edozein modutan Erabiltzeko baldintzak edo Pribatutasun politika urratzeko.
Alumni La Comercialek web gune honetako edukietara sartzeko baimena ukatu, kendu edo baliorik gabe utz diezaieke baldintza orokor hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei.